XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun beltzean bere etxolan bainau gordeko,
bere txabolaren gordeenean ezkutatuko,
harkaitzera nau jasoko.

Horregatik dut burua altxatzen,
inguruko etsaien gainetik jartzen.
Poz-opariak dizkiot Haren txabolan eskainiko,
eresi eta gorazarreak Jaunari abestuko.

Jauna, nire deiadar-hotsa entzun ezazu,
erruki zakizkit eta adi nazazu.
Zuk esana bihotzean dut entzuten:
Bila ezazue nire aurpegia.
Zure aurpegi bila nabilkizu, Jauna.

Ez niri ezkuta aurpegi hori,
zure zerbitzari hau haserrez ez bazter utzi.
Laguntza zaitut, ez nazazula zapuztu,
Jainko, nire salbamen, eskutik utzi ez nazazu.
Aita-amek banindute zapuztuko,
Jaunak beretzat ninduke hartuko.

Erakuts iezadazu, Jauna, zeure bidea,
naramazu bide zelaitik,
ditudan etsaiengatik.